Jonathanen eta Charlotten emanaldiak aho zabalik utzi gaitu!
'Britain's Got Talent' saioan parte hartu zuen bikoteak, eta geroztik, sarean izugarri zabaldu da.
Jonathanen ahotsa sekulakoa da!
Essexetik iritsi ziren Jonathan eta Charlotte 'Britain's Got Talent' saiora. Mutila lotsatia izaki, neskaren babesak animatuta ausartu zen saioan parte hartzeko pausua ematera. Epaimahaia, ikus-entzuleak eta gerora, sareko erabiltzaileak aho zabalik utzi ditu bikotearen ahotsak, bereziki Jonathanenak.
Duela zenbait hilabete izan zen saioa eta ordutik hona, bideoak ikustaldi ugari ditu sarean. Lehiaketa bera ere amaitu zen, eta finalera iritsi baina irabazi ez zuten arren, diskoa kaleratzeko aukera izan dute: 'Together'. Lehiaketan azken unera arte parte hartu zuten moduan: elkarrekin, alegia.