Pinotxo efektua ezagutzen al duzu?

Granadako Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, gezurra esaten dutenei sudurreko tenperatura igotzen zaie.
Pinotxo efektuaren inguruan aritu gara
Pinotxo efektuaren inguruan aritu gara

Emilio Gomez Milan eta Elvira Salazar Lopezek burututako ikerketaren arabera, gure aurpegiko tenperaturak agerian utz gaitzake. Granadako unibertsitatean garatutako ikerketa honek dioenez, gezurra esaten dugunean sudur puntako tenperatura igotzen zaigu, baita begi barrukoa ere.

Bestalde, buruarekin ahalegin handiak eginez gero, sudurreko tenperatura jeitsi daiteke eta larritasun egoeran aurpegikoa igotzen da.

Ez hori bakarrik; enpatiaren eta dantzarekin loturiko ondorioak ere atera dituzte. Esate baterako, enpatia handia izanez gero, lagun baten sufrimenduak eragina izan dezake gure gorputzeko tenperaturan.