Objektu Hegalari Ezezagunei zabaldu diegu 'Ate Iluna'

Gari Berasaluzek Basaurin grabatutako bideo baten haritik ekarri du gaia.
OHEen gaiak zeresan handia eman du betidanik.
OHEen gaiak zeresan handia eman du betidanik.

Ostegunero moduan misterio kutsua jarri dio Gari Berasaluzek 'Akabo Bakea!'ri. Objektu Hegalari Ezezagunen ingurukoak ekarri dizkigu oraingoan. Betidanik zeresan handia eman duen gaia da OHErena baina are eta indar handiagoa hartu du duela gutxi, oso hurbil izan dugun kasu baten eraginez.Izan ere, balizko Objektu Hegalari ezezagun baten ustezko arrastoarekin urriaren 29an Basaurin grabatutako bideoa zabaldu da sarean. Garik berak azaldu duen moduan, ordea, ''agertzen diren argiak, eguzki izpiek sortutakoak direla dirudite''. Bideoa zerorrek ikusi nahi izanez gero, hementxe duzu. 
Zalantza ugari sor ditzakeen arren, Basaurin ikusitakoa aitzakia bikaina izan da 'Akabo Bakea!'n gai mamitsu honen inguruan hitz egin ahal izateko. Objektu Hegalari Ezezagunei lotutako kasu ugari daude gure bazterretan. Kontatutakoa entzun nahi? Adi honi!Informazio gehiago izango duzu Gari Berasaluzeren blogean ere.