Ba al dakizu zer esan nahi duen ''swofty'' deiturak?
Estatu Batuetan 50 urtetik gorako emakume ezkongabe eta arrakastatsuei emandako izendapena da.
Sharon Stone da ''swofty'' emakume eredu garbienetako bat.
Urteetan aurrera egin arren, sasoi betean dauden emakumeak izendatzeko deitura berria asmatu dute Estatu Batuetan: ''swofty''. 50 urtetik gorako emakumeak dira, ezkongabeak, profesionalki ospea eta arrakasta lagun dutenak, eta fisikoki erakargarriak direnak. Arlo guztietan, mirespena sortzen duten emakumeak, alegia.
Sharon Stone, Madonna eta Demi Moore dira deitura honen eredu garbienak, Kim Basinger, Susan Sarandon edota Andie MacDowellekin batera.
Deitura berri honen ingurukoak hobeto ezagutu nahi? Ba adi 'Akabo Bakea!'n esandakoari!