Zugarramurdi eta Sorgin Ehiza, Gari Berasaluzeren eskutik.
Sorginkeria prozesuan sona handikoa da Zugarramurdikoa baina ez da kasu bakana, Ziburun hasi baitzen Pierre de Lancre inkisidorearen eskutik. Urtebete lehenago, 1609an, epaiketa erraldoiak egin zituzten Lapurdiko hainbat herritan eta sorgin ehiza egundokoa izan zen. Ziburun atxilotutako Maria Ximeldegik torturapean esan zuenez, Ziburun akelarreak egin zituzten eta hondartzako batzarretara deabrua joaten zela eta bertan ongi pasatzen zutela aitortu omen zuen.
''Kristautasuna iritsi aurretik, paganismoan oinarritzen zen gure gizartea: euren jainkoak zituzten eta naturakekiko harremana haundia zen. Eliza etorri zenean horrek guztiak jarraitu zuen baina ezkutuan eraman behar izan zen, mendeak aurrera egin eta inkisizioa zorroztu ahala, aztikeria deabrukeria bihurtu baitzen'', dio Garik.
Ez galdu Gari Berasaluzek kontatu diguna! Informazio gehiago ere topa dezakezu bere blogean.