Atlantida, Bermudako Hirukian?

Antzinako hiri baten aztarnak topatu dituzte Bermudako Hirukian urperatuta.
Bermudako Hirukian hiri baten aztarnak aurkitu dira.
Bermudako Hirukian hiri baten aztarnak aurkitu dira.

Platon filosofoaren eskutik egin zen ezagun Atlantida hiria. Uholde, lurrikara edota erupzio baten ondorioz urperatuta egongo litzateke hiri mitiko hau grekoaren arabera.

Elezaharraren inguruan hainbat zurrumurru izan diren arren, orain oihartzun handiagoz entzun daiteke Atlantidaren izena, duela gutxi egindako aurkikuntza baten haritik. Paul Weinzweigek eta Pauline Zalitzkik gidatutako Kanadako zientzialari talde batek Bermudako Hirukian urperatuta dagoen antzinako hiri baten aztarnak aurkitu ditu: ''Sekulakoa da. Ikusi ahal izan ditugun irudietan area zurizko lautadak ikus daitezke, eta horietan gizakiak egindako diseinu arkitektonikoak. Hegazkinez joan, eta errepideak, tunelak eta eraikinak ikustea bezalakoa da'' adierazi dio Zalitzkik Russia Today komunikabideari.

Erdialdeko Amerikako historiaren Aro Aurreklasikoari dagokiola azaldu du zientzialari talde honek eta zibilizazio aurreratu bat bizi izan zela bertan, Teotihuacanekin parekatuz.