Narros Jauregiaren inguruan aritu zaigu Gari Berasaluze
Misterioak gogoko ditugu 'Akabo Bakea!'n eta oraingo honetan beste zaletu bat gonbidatu dugu gurera: Gari Berasaluzerekin izan dira Amaia eta Xabi horietako misterio batetaz hitz egiten. Zarautzen, Getariako errepidea hasten den malekoiaren ertz batean dago Narros jauregia eta eraikinaren inguruan sortu den elezaharraz aritu zaigu Berasaluze.
Istorio horren arabera, 1572an naufrago bat heldu zen Zarauzko hondartzara eta Narros Jauregiko markesek jaso zuten. Eraikineko Gela Urdinera eraman zuten, bertan osatzeko.
Naufragoa hugonotea zen, hau da, doktrina kalbinista jarraitzen zuen frantses protestantea. Parisen San Bartolome gauez katolikoek egindako sarraskitik ihes egin omen zuen itsasontziz eta antza, ekaitzaren ondorioz, itsasoan amaitu zuen.
Zaindu zuten arren, bere osasunak okerrea egin zuen. Apaiz bat ekarri zuten azken sakramentuak ematera baina hartzeari uko eginda hil zen, zaintzaileei biraoka pozoitu egin zutelakoan.
Geroztik, Gela Urdina sorginduta dagoela esan ohi da eta abuztuaren 23ko gauean, Parisko sarraskiaren urteurrenean, hugonotearen espiritua aieneka entzuten dela.
Istorioa hobeto ezagutu nahi izanez gero, hementxe duzu Gari Berasaluzek kontatutakoa. Bere blogean ere hainbat istorio topatuko dituzu, eta noski, baita 'Akabo Bakea!'n ere: misterioa gogoko dugu.