Oihan Vega izango da 'Akabo Bakea' saioko gaurko protagonista!

Gehiago ezagutu nahi duzu esatari bergararra? Ez galdu ‘Akabo Bakea’ gaueko 22:00etatik aurrera!
Oihan Vega izango da 'Akabo Bakea' saioan
Oihan Vega izango da 'Akabo Bakea' saioan

Esataria, musikaria, DJa,… saltsa guztietara batzen da Oihan Vega eta ‘Akabo Bakea’ra etortzen ere ausartu da. Bere lanaz gain, Oihan Vega bera ezagutu nahi duzu? Horretarako aproposa gaurko hitzordua.

Zerbait galdetu nahi izanez gero, gainera, horretarako aukera izango duzu: bidali zure galdera, zalantza edota iruzkina akabo@eitb.com helbidera. Egin zaitezte gaur gaueko solasaldiko kazetari!