Pelikuletan oinarritutako azazkal-esmalteak

China Glaze markak ‘Los Juegos del Hambre’ pelikula eta liburu arrakastatsuetan oinarritutako 12 koloreko bilduma atera du.
null
'Los Juegos del Hambre' azazkal-esmalteak.

China Glaze azazkal-esmalte marka ospetsuak ‘Los Juegos del Hambre’ pelikulan oinarritutako 12 koloreko bilduma atera berri du. Kolekzioa ‘Kapitolioko koloreak’ izena darama eta barruti bakoitzean oinarrituta dago. Irudia pelikulan agertzen den Elizabeth Banks aktorearena da.

‘Los Juegos del Hambre’ Suzzane Collins idazlearen zientzia fikziozko best seller liburu trilogia da. Apirilaren 20an Estatuan estreinatuko da lehenengo filma baina, Estatu Batuetan historiako estreinaldi arrakastatsuenen artean kokatu da.

Oro har, esmalte gehienak disdiratsuak dira, primerakoak udako eguzkirako. Hauek dira koloreak: Luxe and Lush (Luxua), Stone Cold (Harrobia), Riveting (Teknologia), Hook and Line (Arrantza), Electrify (Elektrizitatea), Fast Track (Garraioak), Mahogany Magic (Egurra), Dress Me Up (Ehungintza), Harvest Moon (Zerealak), Foie Gras (Abeltzaintza), Agro (Nekazaritza) eta Smoke and Ashes (Meatzaritza). China Glaze marka ez da Estatuan saltzen baina Interneten web askotan lortu daiteke prezio merkean.

Filmetan oinarritutako beste azazkal-esmalteak

Tim Burton-en ‘Dark Shadows’ pelikula azazkal-esmalte bildumen modara apuntatu da. ORLY etxeak atera du sorta kolore hauekin: Buried Alive (marroia), Grave Mistake (gorria), Mysterious Curse (more disdiratsua) eta Decades of Dysfunction arrosa.

Spiderman heroiaren azken abentura eta ‘The Muppets’ panpinen bildumak ostera, OPI marka ospetsuak sinatzen ditu. Spidermanen sorta kolore hauetaz dago osatuta: Just Spotted the Lizard (berde disdiratsua), Number One Nemesis (nikel), Into the Night (urdin iluna), Shatter the Scales (berde iluna), My Boyfriend Scales Walls (zuria), Call Me Gwen-Ever (koral) eta Your Web or Mine? (arrosa disdiratsua).

Askoz dibertigarriagoak Muppets-en bildumako izenak: Animal-istic, Meep-Meep-Meep, Wocka Wocka, Pepe’s Purple, Designer… de Better, Warm & Fozzie, Rainbow Connection, Excuse Moi, Gone Gonzo!, Fresh Frog of Bel Air, Divine Swine eta Gettin’ Miss Piggy With It!.