Leivaren lehenengo bakarlana,'Diciembre', asteko estreinaldi nagusia

Pereza taldeko abeslari ohiak Madrilen grabatu ditu disko berriko kantuak. Martxoan Euskal Herrian aurkeztuko ditu abesti berri horiek.
Leivan 'Diciembre' lanaren azala. Argazkia: Sony
Leiva abeslaria.

Miguel Conejo Torresek, Leiva izenarekin ezaguna den Perezako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa prestatu du. 'Diciembre' izena daraman lan honetan, bere alde rockeroena atera du abeslariak, bere hitzetan. Perezaren azken diskoak, ('Aviones') eragin handia izan omen du Leivaren lan honetan.

Abestiei ahotsa ipintzeaz gain, lanaren produkzio osoa abeslariaren esku egon da. Gainera, bere etxeko estudioan grabatu da diskoa. Aurreko taldeko zenbait musikarik ere, bere laguntza eskaini diote Leivari, albumaren ekoizketa prozesuan.

Martxoan ekingo dio Leivak "Diciembre" lana aurkezteko birari eta Euskal Herrian hainbat kontzertu eskainiko ditu. Martxoaren 3an Iruñeko Totem Aretoan arituko da, 16an Bilboko Kafe Antzokian eta 17an Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan.