Beyonce disko berria prestatzen ari da
Abeslaria laster estudioetara bueltatuko da disko berria eta soinu banda bat prestatzeko. Clint Eastwooden 'A star is born' filmean abesteaz gain, aktore lana egin dezake.
Beyonce. Argazkia: Sony Music.
Orain hilabete bat erditu bazuen ere, Beyonce ez da geldirik egon eta disko berria prestatzen ari da.
Abeslari estatu batuarrak bi proiektu ditu buruan. Alde batetik, Clint Eastwood zuzendariaren "A star is born" pelikulako soinu banda prestatzen ari da. Baina horretaz aparte, filmeko aktorea ere izan daiteke.
Ryan Tedder ekoizlearen hitzetan "bi proiektu ditu buruan". Horietako bat 2013. urtean arrakasta lor dezakeen musika album bat izango litzateke eta bestea, Clint Eastwooden pelikulan aktore lana.