Gazteak uda freskatuko dizu programazio berriarekin
2011ko udan freskatu nahi baduzu, piztu Gaztea irratia. Irratsaio berriak estreinatuko ditugu eta ohiko saio batzuen udako bertsioak ere izango ditugu. Egunean 24 orduz, izan Gaztea!
Hona hemen Gaztea irratiaren udako eskaintza:
Gaztea Splash (Irrati Formula)
Udan ere musika aukerarik onena, bertakoa nahiz mundu zabalekoa entzun nahi baduzu, Gaztea da zure irratia. Munduko zerrenda arrakastatsuenak ezagutu nahi badituzu, nazioarteko nahiz bertako artista eta talde puntakoenak entzun nahi badituzu eta udan ere 24 orduz dantzan eman nahi baduzu, Gaztea da zure irratia.
"Dida Uda" astelehenetik ostiralera, 7:00-10:00
Eguna sasoi betean eta umore onez hasi nahi baduzu, "Dida" da zure magazina. Joseina Etxeberriak eta Ainhoa Vitoriak uztailean jo ta fuego ekingo diote, zuk
eguna umore onez has dezazun. Abuztuan, Xabier Bolunbururen txanda izango da. Eta goiz-goizetik, gainera, musika onena izango duzu.
"Gau back", astelehenetan, 22:00-23:00
Joseina Etxeberriarekin igaroko dituzu astelehen gaueak. "Gauback" aurrera bezala atzera egiten duen saio bat da, gaurko abestiei atzoko arrakastak gehituko baitizkiegu. Azken urteotako kanturik sonatuenak eta egungo dantzatuenak erritmorik galdu gabe. Astelehenetan, gaueko 10etatik 11etara... "Gauback!" Denboran atzera, musikan
aurrera!
"Airplay Chart", asteartetan, 22:00-23:00
Maider Gorostegirekin (uztaila) eta Amaia Goikoetxearekin (abuztua), Gaztea buruan eta ibili munduan!
Zer entzuten dute munduko gazteek? Ez zaitez erotu nazioarteko arrakasten bila. Munduan zer eta non entzuten den jakin nahi baduzu, eskura daukazu. Denak Gazteak dira!
"Boom Shaka Laka", asteazkenetan, 22:00-23:00
DJ Makala, asteazkenero Gaztean. "Boom Shaka Laka" berezia aurtengo udan. Musika tropikala, musika koloretsua, musika beroa. Asteazkenetan, "Boom Shaka Laka", Makalaren onena!
"Pop Track", ostegunetan, 22:00-23:00
Entzuteaz gain, ezagutu beharreko musika. Ez dituzu betiko dantzalekutan entzungo, baina, dantzatuenak dira. Ez dituzu betiko zerrendetan entzungo, baina, musika-zerrenda bilatuenak dira. Ibon Fernandezek poparen eta musika elektronikoaren onena ekarriko dizu aurtengo udan.
"Summer Cool Klub", ostiraletan, 22:00-23:00
Arkaitz Basterrak munduko areto cool-enetan entzuten den dance musikaren aukeraketa ekarriko dizu. Eta orain, uda partean, "Summer Cool Klub"! Erremixak, klub bertsioak… Dantzarako pista guztiak eskura izango dituzu Summer Cool
Klub edizio berezian!
"Top Gaztea", larunbatetan, 12:00-13:00
Gazteako zerrenda arrakastatsuenak. Single jaitsienak, hemen eta munduan gehien entzuten direnak, gure entzuleen laguntzarekin osatzen ditugun zerrendak dira. Oihan Vegak eta Joseba Sacristanek 20 kantuko zerrenden errepasoa egingo dute uztailean eta abuztuan. Musika gustukoa baduzu, Top Gaztea, larunbatero, goizeko 11:00etatik aurrera.
"Top Dance", larunbatetan, 23:00-24:00
Jone Otxoa + Xabi Dantzaleku (uztaila)
Itziar Alduntzin + Xabi Dantzaleku (abuztua)
Larunbatero, gaueko 23:00etatik aurrera, munduko dance kantu arrakastatsuenen errepasoa egingo dugu. Hemen eta han, mundu osoan aldakak dantzan jarriko dituen kantu zerrenda izango duzu Gaztearen dantzarako pistan. "Top Dance", egizu gorputzak eskatzen dizuna!
"Ekaitz Perfektua", 23:00-00:00
Igandetan, Ekaitz Perfektua berezia izaten da: 100 disko perfektu, 100 disko ezinbesteko!! Musika onaren adikzioa baduzu, igandeetan gaueko 23:00etatik aurrera, Ekaitz Perfektuaren Luxuzko Edizioa izango duzu. Udan, igandero, Fermin Etxegoienen saio arrakastasuenen errepikapena!