Ander, Amets eta Jurgen dira modelo lehiaketako irabazleak!
Azkenean, bi mutil eta neska bat aukeratu ditu epaimahaiak. Larunbat honetan, buatxabalek udako katalogoa osatzeko antolatu duen argazki sesioan hartuko dute parte.
Ander, Amets eta Jurgen
r Etxeandia, Amets Jauregi eta Jurgen Barrionuevo dira "dida!" irratsaioak eta buatxabalek antolatutako modelo lehiaketako irabazleak. Hainbat eztabaida eta zalantzaren ondoren, bi mutil eta neska bat aukeratu dituzte epaimahaiko kideek. Hirurek buatxabalek udako katalogoa osatzeko antolatu duen argazki sesioan hartu beharko dute parte larunbat honetan.
Neska bat eta mutil bat behar zituen buatxabal arropa etxeak hurrengo katalogorako, baina mutila aukeratzerakoan sortutako eztabaida eta zalantzen ondorioz, bi irabazle izendatzea erabaki zuten. Ondorioz, Ander Etxeandia gernikarra eta Jurgen Barrionuevo gasteiztarra, biak, izango dira larunbatean argazki sesioan, Amets Jauregi mungiarrarekin batera.
Modelo lanak egiteaz gainera, sari erakargarriak izango dituzte: bi lagunentzako asteburu pasa Atxaspi hotelean, otordu bat Arantzako Aterpen eta segwayetan ibiltzeko aukera Auzoa Extreme enpresaren eskutik.
Buatxabal jarriko da harremanetan eurekin kamiseta horiek banatzeko.