Jaso ditugu modeloen lehiaketako argazki guztiak!
Guztira 154 lagunek bidali dituzte argazkiak "dida" eta buatxabal modeloen lehiaketara. Mila esker guztioi parte hartzeagatik! Bihar "dida" irratsaioan emango dituzte bi irabazleen izenak.
Buatxabal, aurreko katalogoetako bat
Amaitu da "dida" Gazteako irratsaioak eta buatxabal arropa markak antolatutako modeloen lehiaketa eta jaso ditugu argazki guztiak. Guztira 154 lagunek bidali dituzte argazkiak. Eskerrik asko guztioi!!
Bihar, osteguna, jakinaraziko dituzte "dida" irratsaioan (07:00 - 10:00) zeintzuk diren lehiaketako bi irabazleak. Mutil bat eta neska bat behar ditu buatxabal arropa markak udako katalogoan parte hartzeko.
Irabazleek hurrengo larunbatean buatxabalek egingo duen argazki saioan parte hartu beharko dute, modelo lanak eginez. Eta horrez gainera asteburu bat irabaziko dute Lesakako Atxaspi hotelean, otordu bat Arantzako Aterpe jatetxean eta segwayetan ibilaldia Berako Auzoa Extreme enpresaren eskutik.