Ines Osinagaren ''B Aldea'' ezagutuko dugu ostegunean
Gose taldeko kantariaren ibilbide musikala errepasatuko dugu 21:00etatik aurrera eta berak bereziki prestatutako 3 kantu abestuko ditu.
Gose taldea. Argazkia: David Herranz
Ines Osinagari elkarrizketa berezia egingo diogu ostegunean "B Aldea" saioan. Gose taldeko kantariaren ibilbide musikala errepasatuko dugu eta, gainera, berak bereziki prestatutako hiru abesti kantatuko ditu trikitixaren laguntzaz.
Ines Osinagaren B Aldea ezagutuko dugu!
Sekretu guztiak aireratuko ditugu!
Gaueko 21:00etatik 22:00etara, zatoz "B Aldera"!