Joseba Irazokiren ''B Aldea'' ezagutuko dugu ostegunean
Musikari beratarraren ibilbide musikala errepasatuko dugu 21:00etatik aurrera eta berak bereziki prestatutako 3 kantu abestuko ditu.
Joseba Irazoki. Argazkia: EITB
Joseba Irazokiri elkarrizketa berezia egingo diogu ostegunean "B Aldea" saioan. Musikari beratarraren ibilbide musikala errepasatuko dugu eta, gainera, berak bereziki prestatutako hiru abesti kantatuko ditu gitarraren laguntzaz. Datozen ostegunetan horrelako elkarrizketa gehiago egingo dugu eta pixkanaka joango gara argitzen zein musikari etorriko zaizkigun.
Ikusi aurrerapen bat atxikitako bideoan.
Hemendik aurrera, ostegunak bereziak izango dira "B&' || 'nbsp;Aldea"n.&' || 'nbsp;Disko onenak entzun ditugu, abesti ederrenak ezagutu ditugu eta orain... musikarien B Aldea ezagutuko dugu!
Sekretu guztiak aireratuko ditugu!
Gaueko 21:00etatik 22:00etara, zatoz "B Aldera"!