Rafa Ruedari elkarrizketa berezia, gaur, ''B Aldea''n
Musikari mungiarraren ibilbide musikala errepasatuko dugu eta berak bereziki prestatutako 3 kantu abestuko ditu gitarraren laguntzaz. Datozen asteetan horrelako elkarrizketa gehiago egingo ditugu.
Rafa Rueda. Argazkia: KAP produkzioak
Gaur Rafa Ruedari elkarrizketa berezia egingo diogu "B Aldea" saioan. Musikari mungiarraren ibilbide musikala errepasatuko dugu: PiLTko garaiak, bakarkako bidea... eta berak bereziki prestatutako hiru abesti kantatuko ditu gitarraren laguntzaz. Datozen ostegunetan horrelako elkarrizketa gehiago egingo dugu eta pixkanaka joango gara argitzen zein musikari etorriko zaizkigun.
Zerbait galdetu nahi al diozu Rafa Ruedari? Bidali zure galderak email bidez (b.aldea@eitb.com) edo utz itzazu Facebook edo Twitter sare sozialetan dauzkagun orrietan.
Musikari bat, musika-tresna bat... besterik ez!&' || 'nbsp;Gaur bertan, sekretu guztiak aireratuko ditugu!
Gaueko 21:00etatik 22:00etara, zatoz "B Aldera"!