Modeloak behar ditugu!
"dida!" Gaztea Irratiko saioak eta buatxabal arropa markak modeloak behar dituzte, azken horren udako katalogorako. Eta pertsona egokiak aukeratzeko modeloen lehiaketa jarri dute martxan. Pertsona naturalak, kaleko jendea, gutako edonor izan daiteke modelo kasu honetan. Bidali zure argazkia didamodeloa@eitb.com helbide elektronikora.
Lehiaketa honetatik aterako diren bi irabazleek, neska bat eta mutil bat, katalogo horretan hartuko dute parte eta ekainaren 4an egingo duten argazki-saioan parte hartu beharko dute.
Baina ez da hori izango lehiaketako sari bakarra. Irabazle bakoitzak gainera honako hauek jasoko ditu:
- asteburu pasa bi lagunentzat Lesakako Atxaspi hotelean.
- Afaria bi lagunentzat Arantzako Aterpen
- Segway ibilaldia bi lagunentzat Berako Auzoa Extreme enpresaren eskutik
Eta horrez gainera, partehartzaile guztien artean, lehiaketa honetarako buatxabalek apropos diseinatu dituen 50 kamixeta zozkatuko dira.
Lehiaketan parte hartzeko norberaren argazkia bidali behar da didamodeloa@eitb.com helbidera. Argazki horretan galtza bakeroak eta kamixeta txuri bat (marrazkirik gabekoa)izango ditu jantzita lehiakideak. Eta horrekin batera, honako datu hauek ere bidaliko dira: izen-abizenak, adina, herria, NAN zenbakia eta kontakturako telefonoa.
Argazkiak bidaltzeko epea zabalik egongo da maiatzaren 31 arte.&' || 'nbsp;