Entzun Gaztea irratiko saio bereziak gure Podcastean eta iTunesen
Ezagutzen al duzu Gaztea irratiko Podcast zerbitzua? Gure saio espezializatu guztietara harpidetzeko aukera esku-eskura daukazu, baita iTunesen ere!
"Boom Shaka Laka", "dida! laburpena", "Cool Klub", "B Aldea" eta "Ekaitz Perfektua: 100 diskorik onenak" saioak igotzen ditugu astero gure harpidetza zerbitzura. Klik egin, saio bakoitzaren Podcast zerbitzuan edo iTunesen, harpidetu zaitez eta, hortik aurrera, saio horiek igotzen ditugun bakoitzean abisua jasoko duzu. Jaits itzazu eta nahi adina bider entzun ahal izango dituzu erosotasun osoz.
Podcasting-a multimedia artxiboak zabaltzeko sistema bat da (gehien bat audioak eta bideoak izaten dira, baina testua ere izan dezakete horiek). Emisioak gerora argitaratzen ditu (RSS sistema) eta argitalpen horietara harpidetzeko aukera emateaz gain, deskargatzeko programa baten bidez horiek jaisteko aukera ematen du. iTunes Apple etxearen erreproduzitzailea da eta artxiboak entzuteko eta jaisteko aukera eskaintzen du.
Gogoratu, bestalde, Gaztea irratia online entzuteko aukera ere ematen dizugula. Zure irratia munduko edozein txokotatik jarraitzeko aukera daukazu uneoro!
Hementxe dauzkazu eskaintzen ditugun zerbitzuak:
-"Boom Shaka Laka" saioaren Podcast eta iTunes zerbitzuak.
-"B Aldea" saioaren Podcast eta iTunes zerbitzuak.
-"Cool Klub" saioaren Podcast eta iTunes zerbitzuak.
-"dida! laburpena" saioaren Podcast eta iTunes zerbitzuak.
-"Ekaitz Perfektua: 100 diskorik onenak" saioaren Podcast eta iTunes zerbitzuak.
&' || 'nbsp;