Ehun saritik gora banatuko ditugu Altxorraren Bila lehiaketan

Tartean daude Forumek emandako BH etxeko bi bizikleta eta Abadiñoko Eroskik oparitzen dituen 40 hazbeteko LCD telebista bat eta bi Xbox kontsola. Hurrengo pista: gaur ETB-2ko "Robin Food" saioan
BH bizikleta (Forum Sport)

Ehun saritik gora banatuko ditu Gazteak "dida!" irratsaioak antolatu duen Altxorraren Bila lehiaketan. Guztira, 5.000 eurotik gora banatuko dira saritan eta tartean egongo dira Forum-ek emandako BH etxeko bi Over X 5.4 bizikleta eta Eroskik oparituko dituen 40 hazbeteko Samsumg markako LCD telebista bat eta bi Xbox bideo-joko kontsola. Horrez gainera, Philips etxeko bozgorailuak, Ipodarentzako oinarriak, DVD irakurgailuak, aurikularrak, Wii, Xbox eta PS3 kontsoletan aritzeko jokoak, DVDak eta CDak banatuko ditugu Abadiñoko Hiper Eroskin apirilaren 20an egingo dugun festan.

Hurrengo pista gaur emango dugu ETB-2ko "Robin Food" saioan.

Festa horretara sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da "dida!" irratsaioari adi egotea. Irratsaioan bertan eta EITBko gainerako euskarri eta saioetan pista batzuk ematen ari gara eta pista horiekin osatzen den esaldia betetzea beharrezkoa izango da festara sartzeko.

Pista horiek non eta noiz emango diren "dida!"n bertan eta Gaztearen webgunean jakinarazten ditugu aldez aurretik. Eta ondoren, gainera, pistak zuzen hartu dituzun probatu dezakezu webean jarri dugun aplikazio berezi bati esker.

Dagoeneko hiru pista eman ditugu. Lehenengoa "dida!" irratsaioan eman zuten, bigarrena Gaztearen webgunean eta hirugarrena berriz ere "dida" irratsaioan.