"Dos bandas y un destino" ekimenari buruz, gaurko ''B aldean''
Gainera, Maketa Lehiaketaren aurtengo edizioko finalistak ezagutzen hasiko gara. Enkore izango da estudiotik pasatzen lehena.
bertan "Dos bandas y un destino" ekitaldiari buruz arituko dira Ainhoa Urretabizkaia eta Xabi Doncel esatariak, 21:00etatik aurrera. "Dos bandas y un destino" ekimenak Arizona Baby eta Los Coronas taldeak elkarrekin egiten ari diren bira du ardatz.
Gainera, asteazkenean bertan Maketa Lehiaketaren aurtengo edizioko finalistak ezagutzen hasiko gara.
Enkore taldea izango da "B aldea" saiotik pasatuko den lehen finalista. Baina, ostegunean talde berri baten bisita jasoko dugu; kasu honetan Childrain Band taldea izango da protagonista. Egun berean, Peachy Joke taldeak disko berriko kantuak akustikoan aurkeztuko dizkigu eta emanaldi hori Gaztearen webgunean zuzenean ikusteko aukera izango duzue.