Baditugu Maketa Lehiaketako 10 finalisten izenak
Epaimahaiak erabaki ditu Gaztearen XX. Maketa Lehiaketako 10 finalistak. Guztira, 100 talde edota bakarlari inguruk bidali dituzte euren kantak eta ia 500 kanta entzun behar izan dituzte erabakia hartu ahal izateko.
Finalistak honako hauek dira:
June
Último día
Sutan
Larregi
Unax Noga
Childrain Band
MTG (Mind The Gap)
Faint
Enkore
Anai-arrebak
Talde edo bakarlari horiek ostiralean, martxoaren 18an, zuzenean defendatu beharko dituzte euren lanak Mungiako Olalde aretoan egingo duten emanaldian. Emanaldi horiek zuzenean ikusi ahal izango ditugu Gaztearen atarian, streaming bidez emango baitugu oso-osorik.
Horrez gainera, saioa grabatu egingo da eta epaimahaiak zuzeneko hori ere kontutan hartuko du lehiaketa nork irabaziko duen erabakitzeko. 6.000 euro, bideoklip baten grabazioa eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera irabaziko ditu epaimahaiak erabakiko duen talde edo bakarlariak.
Egunero finalistetako bat ezagutzeko aukera izango dugu Gaztea irratiko"B Aldea" saioan.
Entzulearen Sarirako botazioa
Epaimahaiaren Sariaz gain, ordea, Entzulearen Saria ere banatzen dugu. Eta horretan, sareko erabiltzaileek duzue erabakia. Martxoaren 23tik apirilaren 13a bitartean, 10 finalistetako zein duzun gustukoen aukeratu ahal izango duzu Gaztea atarian.
Aurten gainera, finalista bakoitzaren bideoak izango dituen ikustaldiak ere hartuko dira kontutan. 10 ikustaldiko puntu bat gehituko baitzaio taldeari kontaketa orokorrean. 2.000 euro irabaziko ditu Entzuleen Saria eskuratuko duen talde edo bakarlariak.
Epaimahaiaren eta Entzuleen Sariak jasoko dituzten taldeen izenak apirilaren 14an jakinaraziko ditugu "B Aldea" irratsaioan.&' || 'nbsp;