Asteburu honetan izango dira martxoko Global Funk festak eta DJ Farrapo italiarra izango da gonbidatu nagusia. Larunbatean eta igandean Donostiako Le Bukowskin eta Be Bopen ikusi ahal izango dugu, Makalarekin batera 23:00etan hasita.
DJ, ekoizle eta musikari italiarra da Farrapo. Ospea DJ bezala egin duen ibilbide sendoak ekarri dio eta Brasilgo eta Europako areto eta jaialdi ezagunetan egin ditu emanaldiak. Rainer Truby (Alemania), Paul Murphy (Erresuma Batua), Buscemi (Belgika), Flow Dynamics (Australia), Drumagick (Brasil), Zero DB eta beste hainbat DJ-en alboan taularatu da. Mundu osoko doinu tradizionalen eragina erakusten duen soinua erakusten dute bere ekoizpenek. Maisuki nahasten ditu Balkanetako, Brasileko eta Afro soinuak gaur egungo drum´n´ bass, broken beat eta break beat bezalako estiloekin. 4 single argitaratu ditu:
Baiano Vem Baiano Vai, 2006;
Afro Art rec – Spaghetti Samba; 2007;
Record Kicks – Frango Assado, 2008 eta
Tam Tam studio – Swingy Mama, Resense, 2010 . Gainera,
Hotel Costes 11,
Brazilectro 10 eta
Sambass bilduma ezagunetan parte hartu du. Alemaniako Agogo rec diskoetxeak argitaratuko du bere disko berria 2011ko udaberrian.