Brand New Sinclairs, akustikoan, ''B Aldea''n

16:30etik aurrera izango dugu ikusgai talde barakaldoarraren emanaldia streaming bidez Gaztea atarian.
Brand New Sinclairs

Brand New Sinclairs taldea formatu akustikoan ikusi nahi? Bada, "B Aldea" saioak emango dizu horretarako aukera! Gaztearen Miramongo estudioan arituko da talde bizkaitarra bere kantuen moldaketa akustikoak jotzen eta emanaldi hori zuzen-zuzenean izango ditugu ikusgai Gaztea atarian.

16:30etik aurrera, zatoz "B Alde"ra streaming bidez!!!

Ezin duzu akustiko hori galdu!!