Eduardo Manostijerasen mozorroa, dida! saioko lehiaketaren irabazlea
Gurutzeta sagardotegian sei lagunentzako afaria lortu du lagun-talde honek. Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!
Gaztea Irratiko "dida!" saioaren mozorro lehiaketak badu irabazlea. Eduardo Manostijerasen mozorroa aukeratu zuen koadrilak lortu du Astigarragako Gurutzeta sagardotegian sei lagunentzako afaria.
Ehunka argazki jaso ditugu eta mozorro bitxiak, dibertigarriak eta benetan orijinalak ikusi ditugu gure irakurleek eta entzuleek bidalitako argazkietan.
Hori dela eta, beste hiru lagun-talderi aipamen berezia egin nahi izan diegu: Irwingen jantzia aukeratu zutenei, lanbasez mozorrotutako taldeari eta Ibarrako suhiltzaile ausartei.
Hainbeste argazki izanik, aukeraketa bat egin dugu eta irudi horiek Gaztearen webgunean ikus ditzakezue. Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei!