Bidali inauterietako argazkia eta irabazi afari bat sagardotegian!
"dida!" saioak sei lagunentzako afaria emango dio mozorro onenaren argazkia bidaltzen duen lagunari.
Gaztea Irratiko "dida!" saioak mozorro lehiaketa jarri du martxan. Bidali helbide honetara edozein inauteritan ateratako argazkia eta sei lagunentzako afaria irabazi dezakezu Gurutzeta sagardotegian.
Aukeratu azken inauterietako mozorrorik onenen argazkiak eta bidali e-postaz. Gogoratu, argazkiarekin batera parte hartzailearen izen-abizenak eta telefono zenbakia behar ditugula, zuekin kontaktuan jartzeko. Nahi adina argazki bidali ditzakezu eta martxoaren 8ra arteko epea daukazu horretarako.
Egun horretan, martxoaren 8an, emango dute "dida!" saioan lehiaketa honetako irabazlearen izena. Eta jasotzen ditugun argazki guztiak Gaztearen webgunean egongo dira ikusgai.