Mursego, ''B Aldea''n

Maite Arroitajauregi musikari eibartarrarekin hitz egingo dugu ostegunean.
null
Mursego, Argazkia: Bidehuts

Mursego Maite Arroitajauregi musikari eibartarraren proiektu berezia da. Abenduan kaleratu zuen BI lana eta zeresana ematen ari da bertako kantu originalekin. Ostegunean "B Aldea" saiora etorriko da diskoari eta bere proiektuari buruzko xehetasunak kontatzera.

Gainera, entzuleen tartea zabalduko dugu, euren kantu proposamenak jaso eta entzun ahal izateko. Eta, jakina, betiko legez, eguneko musika albiste esanguratsuenei buruz hitz egingo dugu eta musikaren alde ezkutuena azaleratuko dugu.

Gaueko 21:00etatik 22:00etara, Xabier Doncel eta Ainhoa Urretabizkaiarekin, zatoz B Aldera!