Hemen da Gaztearen XX. Maketa Lehiaketa

Martxoaren 7ra arte zabalik izango da maketak bidaltzeko epea.
Maketa Lehiaketa

Talde bateko kide zara edo abestiak konposatzen dituen bakarlaria? Euskal musikagintzan oihartzuna lortu nahi al duzu? Bada, Gazteak zure ametsak lortzeko bidea emango dizu, dagoeneko martxan da eta XX. Maketa Lehiaketa.

Martxoaren 7ra arte izango duzu maketak aurkezteko epea. Gutxienez 3 eta gehienez 5 kantu bidali beharko dituzu.

Bi bide dituzu horretarako:

-Gaztea atarian abestiaren bideoak igota.

- maketalehiaketa@eitb.com helbidera email bat bidaltzea taldearen datuekin eta Myspacen kantu horiek dauzkaten estekekin.

Emaila bidaltzen dutenek hainbat datu gaineratu beharko dute: Abestien izenburuak, talde edo bakarlariaren izena, herria, harremanetarako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Internetez bideoak igotzen dituztenek formulario batean eman beharko dituzte datu horiek.

Gaztearen XX. Maketa lehiaketaren oinarri guztiak irakurri nahi badituzu, egin klik hemen.

Sariak

Aurreko urteetan bezala, aurten ere bi sari daude jokoan: Epaimahaiaren saria eta Entzuleen saria.

Epaimahaiaren Saria jasotzen duen talde edo bakarlariak 6.000 euro eta Gazteak hautatutako eskoiztetxe batekin bideoklip bat grabatzeaz gain, Bilbao BBK Live musika jaialdi entzutetsuan jokotzeko aukera izango du.

Bestalde, Entzuleen Saria lortzeko lehian, epaimahaiak 10 maketa onenak aukeratuko ditu. Hala, Gaztea atarian sartuta, edonork izango du abesti gogokoenari botoa emateko aukera. 2.000 euro irabaziko ditu boto gehien izango dituenak.

Gainera, irabazleek Gaztea Live saioan zuzenean joko dute!

Euskal Herriko musikaren munduan oihartzun handia izaten du Maketa Lehiaketak, eta bertan parte hartu duten talde asko ezagun bihurtu dira. Halaxe izan da, besteak beste, EH Sukarra, Sorotan Bele, Zea Mays, Kerobia, Kauta,&' || 'nbsp;Zain, PiLT, Delorean, Split 77 eta Berri Txarrak taldeen kasuan.

Ez galdu aukera hau, animatu eta bidali zure maketa!