Nielseneko datuak erabiliz, erreprodukzioak eguneratu ditugu

Oinarrietan azaldu genuenez, bisiten kopurua Nielsen etxeak emango digu.
null

Eztabaida piztu da azken egunetan Gazteak antolatutako Lipdub lehiaketan. Hainbat bideoren erreprodukzio kopuruak gora egin zuen denbora oso laburrean eta, noski, baita amaierako puntu kopuruak ere. Ondorioz, horrek susmo txarrak piztu zituen.

Gaur Nielsen etxearen audientzia datuak jaso ostean, hainbat bideoren erreprodukzio zenbakiak ez zirela errealak konprobatu dugu eta Nielsenek emandako zenbakiak erabiliz, datuak eguneratu ditugu.

Oinarrietan jarrita dagoenez, 10 bisita bakoitzeko puntu bat izango du bideo bakoitzak. Eta bisita horiek Nielsen etxeak ematen dituenak izango dira, enpresa hori baita eitb.com-eko eta Gaztearen webguneko audientziak neurtzen dituena. Beraz, azken erabakia hark emandako datuen araberakoa izango da kasu guztietan.

Albiste hau publikatzerakoan honela daude botoak:

- "Club can''t handle me" (Donostiako Arkitekturako ikasleak): 16.579 bisita eta 3.974 boto. Guztira, 5.632 puntu.

- "Kantuz eskertu" (Ama Guadalupekoa ikastetxea): 12.644 bisita eta 3.823 boto. Guztira, 5.087 puntu.

-&' || 'nbsp; "Loca" (Biribildu taldea): 12.119 bisita eta 2.743 boto. Guztira, 3.955 puntu.

- "Don''t stop me now" (Zabalburu ikastetxea): 13.797 bisita eta 1.895 boto. Guztira, 3.273 puntu.

- "Gizon arruntaren koplak" (Segura): 7.834 bisita eta 2.435 boto. Guztira, 3.218 puntu.

Hauek izango lirateke, momentu honetan, finalera pasako lirateken bost bideoak.