The Bellrays talde kaliforniarra, gaur ''B Aldea''n
Bilboko Kafe Antzokian arituko aurretik, taldekideekin hitz egiteko aukera izango dugu 21:00etatik 22:00etarako tartean.
The Bellrays taldea. Argazkia: Thebellrays.com
The Bellrays talde kaliforniarra izango da gaur "B Aldea" saioko protagonista nagusia. Talde kaliforniarrak kontzertua emango du Bilboko Kafe Antzokian baina, bertan aritu aurretik, taldekideekin hitz egiteko aukera izango dugu.
Gainera, talde eta bakarlari berriei ere egingo diegu tartea. Proposamen berri bat eagautzeko aukera izango dugu Ainhoa Urretabizkaiaren eta Xabier Doncelen eskutik.
Gaueko 21:00etatik 22:00etara, zatoz Gaztearen "B Alde"ra!