Willis Drummond eta Danbaka lehiaketa, gaur ''B Aldea''n
Kaleratu berri duten diskoaz hitz egingo dugu taldekideekin. Gainera, 4. Danbaka lehiaketako antolatzaileekin ere arituko gara 21:00etatik 22:00etara bitartean.
Willis Drummon taldea. Argazkia: EITB
Irratiurte berriko bigarern "B Aldea" saioak bi ardatz izango ditu. Willis Drummond taldea gonbidatu dugu gurera kaleratu berri duten diskoari buruz hitz egitera.
Gainera, Danbaka lehiaketako antolatzaileekin ere hitz egingo dugu 4. edizioari buruz. Aurtengoari buruzko xehetasun guztiak kontatuko dizkigute.
Eta, betiko bideari jarraituz, musika albisteek eta kantu berrienek leku nabarmena beteko dute saioan.
Gaueko 21:00etatik 22:00etara, Xabier Doncelekin eta Ainhoa Urretabizkaiarekin, musikaren alde ezkutuena ezagutuko dugu.
Zatoz Gaztearen "B Alde"ra!