San Miguel Pro Zarautz Gaztea da
Badator San Miguel Pro Zarautz 2010. Irailaren 1etik 6ra bitartean, Euskadiko surf txapelketa garrantzitsuenaren 3. edizioa egingo da eta, bertan, 150 surflarik hartuko dute parte eta, tartean, surfaren munduan punta-puntan dabiltzan kirolariak izango dira, Tim Boal, Aritz Aranburu zarauztarra, eta Marlon Lipke alemaniarra, kasu. San Miguel Pro Zarautz Gazteak babestutako ekitaldia izango da.
Surfaz gain, musikak ere izango du lekua Zarautzen egun horietan. Abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean, musika proposamen interesgarriak izango dira Zarauzko malekoian, Surf Klubaren parean, iluntzeko 20:00etatik gauerdira bitartean. Sarrera doakoa izango da. Hauxe izango da egun horietako egitaraua:
-Abuztuaren 31: Buffalo eta DJ Ibon Errazkin
-Irailaren 1a: A-13, Smile eta DJ Gladis Nigth
-Irailaren 2a: Olimpic eta The Pinker Tones
-Irailaren 3a: Microguagua eta Gregtown
-Irailaren 4a: No Aloha eta Layabouts