Gazteak Kursaaleko terrazak dantzan jarriko ditu Donostiako jaietan

Abuztuaren 15ean eta 20an gaueko 23:45ean, Gazteako DJek eta euren gonbidatuek jarriko dute musika bertan. Oihan Vega eta Makalarekin batera, Hau Tatto!, Daia eta Karlos Senseren saioak izango dira.
null
Dj Makala.

Beste behin ere, Gazteak leku nabarmena beteko du Donostiako Aste Nagusian. Kursaaleko beheko terraza agertoki gisa hartuta, Oihan Vegak eta Makalak jarritako musikarekin dantzaraziko dituzte bertaratutako guztiak. Gainera, gonbidatu nabarmenak izango dituzte Gaztearen bi DJen saioek: Hau Tattoo!, Daia eta Karlos Sense.

Abuztuaren 15ean Oihan Vegaren eta Euskodancen gaua izango da. 23:45ean hasiko da saioa eta Hau Tatto! taldeak eta Daiak hainbat abesti kantatuko dute bertan zuzenean.

Abuztuaren 20an, berriz, "Gaztea meets Ibiza Sonica gaua" izango da. Makalaren eta Karlos Senseren txanda izango da 23.45etik aurrera. Gaztearen DJ eklektikoenak, ohi bezala, doinu tropikalak ekarriko dizkigu eta Sensek, berriz, Ibizan pintxatzen diren doinu freskoenekin jarriko du dantzan Kursaaleko beheko terraza.

Bi hitzordu dauzkazu, beraz, Gaztearekin, Donostiako Aste Nagusian. Zatoz dantzara!