Top Gaztea, Top Dance eta irrati formula nagusi, udan Gaztean

Uztailean Ekain Perezek egingo du Top Gaztea larunbat eta igande goizetan; abuztuan Oihan Vega itzuliko da berriz ere. Top Dance asteburu gauetan izango da, 23:00etatik 00:00etara.

Udako denboraldian murgildu da Gaztea irratia. Irrati urtea amaituta, ohiko saioek atseden hartuko dute musikari eta ahots berriei lekua uzteko. Top Gaztea eta Top Dance dira uztailean eta abuztuan martxan izango diren saio bakarrak. Top Gaztea Ekain Perezekin osatuko dugu uztaileko larunbat eta igande goizetan (11:00-12:30) eta abuztuan, berriz, Oihan Vegaren eskuetara itzuliko da ordutegi berarekin.

Top Dance, berriz, Itziar Alduntzinek eta Xabi Dantzalekuk osatuko dute uztaileko eta abuztuko larunbat eta igande gauetan (23:00-00:00).

Gainontzeko orduetan, irrati formula izango da nagusi, ondorengo esatarien ahotsean:

Uztailean

Astelehenetik ostiralera:

7:00-11:00: Joseina Etxeberria

11:00- 15:00: Itziar Alduntzin

15:00-19:00: Maider Gorostegi

19:00- 23:00: Jone Otxoa-Aizpurua

Larunbat eta igandetan

7:00-11:00: Gorka Otaegi

11:00-15:00: Ekain Pérez

15:00-19:00 Anuxka Etxeberria

19:00-23:00: Ibon Fernández

Abuztua

Astelehenetik ostiralera:

7:00-11:00: Amaia Goikoetxea

11:00- 15:00: Ainhoa Urretabizkaia

15:00-19:00: Janire Casero

19:00- 23:00: Xabier Bolunburu

Larunbat eta igandetan

7:00-11:00: Gorka Otaegi

11:00-15:00: Oihan Vega

15:00-19:00 Anuxka Etxeberria

19:00-23:00: Ekain Pérez