Xabier Zeberio da 10 hilabetean 'dida'n ezkutuan izan dugun pertsonaia

4.040 euro irabazi ditu Bilboko Igorrek gure pertsonaia ezkutua nor den asmatzeagatik. Bestalde, 'dida' saioak agur esan digu irailera arte.

Xabier Zeberio musikaria (Oskorri, Alos Quartet...) da "dida" saioko lehiaketako pertsonaia ezkutua. Musikari tolosarra izan dugu ezkutuan azken 10 hilabeteetan eta, azkenean, Bilboko Igorrek asmatu du berari zegokiola saioz saio entzuten joan garen ahots hori. 4.040 euro irabazi ditu lehiaketaren irabazleak.

Bestalde, nabarmendu beharra daukagu ''"dida" saioak agur esan digula irailera arte. Udan merezitako oporrak hartu ostean, irailaren 13an indar berrituta itzuliko dira Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon eta konpainia.

Uda on!