We Are Standard, Barricada eta Menton de Fogarty, 'Lovin Gaztea'n

Gaztearen 20. urteurrena dela eta, hainbat talde eta artistak moldaketa bereziak egingo dituzte. Esaterako, We Are Standard taldeak Hertzainaken bertsio berezia"Airtormena" grabatu du.
null
We Are Standard taldea. Argazkia: EITB

Gaztea irratiak 20 urte bete ditu 2010ean eta, urteurren berezi horretarako prestatutako proiektu berezien artean, Lovin Gaztea nabarmendu behar dugu. Azken 20 urteotako 20 balada, 20 maitasun kantu, hartuko ditu ardatz gisa EITB taldeko irrati gazteena prestatzen ari den diskoak eta, abesti horien artean, gaur egun euskal musikaren munduan diren talde eta artista garrantzitsuenetako batzuek zenbait moldaketa berezi egingo dituzte. Duela hilabete batzuk entzun genuen Barricadaren "Bihar berdin izanen da" moldaketa, esaterako, proiektu horren barruan koka dezakegu. Eta moldaketa berezienetako bat jada gauzatu da, We Are Standard taldeak Hertzainaken "Aitormena" abestiaren bertsioa grabatu baitu. Kantu horrekin hasi zen Gaztea irratiaren emisioa duela 20 urte eta, beraz, ezinbestekoa zen bilduma berezi honetan. Uda ostean izango dugu entzungai bertsio berria.

Gainera, El Menton de Fogarty taldeko mutilek Itoizen "Hegal egiten" moldatuko dute eta Makala ere erremix berezia ari da prestatzen. Baina, moldaketa horiez gain, euskal kantugintzako ezinbesteko beste balada batzuk ere (jatorrizko kantuak) bilduko ditugu 20 abesti horien artean.

Durangoko&' || 'nbsp;Azokarako kalean izango da Lovin Gaztea bilduma eta pixkanaka joango gara argitzen bertako xehetasun gehiago.