Gazteak jarriko die musika Realaren ospakizunei

Joseina Etxeberria jokalarien autobusean ibiliko da musika jartzen eta 18:00etatik aurrera, Oihan Vegak Alderdi Eder ingurua jarriko du dantzan.
Oihan Vega. Argazkia: EITB
Oihan Vega. Argazkia: EITB

Gazteak Realaren igoerarekin bat egin du! Reala 1. mailarako igoera ospatzeko ekitaldietan murgilduta egongo da gaur eta Gazteak izango du ospakizun horiek musikatzeko ardura.

Batetik, Joseina Etxeberria kalez kale ibiliko den jokalarien autobusean arituko da musika jartzen.

Bestetik, 18:00etatik aurrera, Oihan Vegak girotuko du Alderdi Ederren bilduko den jende guztia. Donostiako Udalak Realari egingo dion harreraren aurretik eta ondoren, Gaztearen musika izango dugu entzungai.