Uda honetan, surf egiteko aholku onenak, Gaztean

Asier Muniainek eta Ainhara Aymatek goizero-goizero emango dizute itsasoan taula gainean ibiltzeko jakin beharreko guztiaren berri.
Asier Muniain eta Ainhara Aymat. Argazkia: EITB
Asier Muniain eta Ainhara Aymat. Argazkia: EITB

Uda honetan, itsasoan sartu aurretik, piztu irratia, piztu Gaztea. Goizero, Gazteak jarriko zaitu olatuaren gainean. Asier Muniain eta Ainhara Aymat surflariek emango dizkigute surf egiteko jakin beharreko aholku guztiak.

Ekainean, 10:30ean izango dugu entzungai "Surfin gaztea" tartea.

Uztailean, berriz, bi hitzordu izango ditugu: goizeko 9:30ean eta 10:30ean.

Surflari hasi berria, profesionala edo eskarmentu handikoa izanda ere, ez utzi Gaztearen olatuari ihes egiten.