Milow, "Gaztea Live"n zuzenean, igandean
Belgikako musikariak Bilbon emango duen kontzertua zuzen-zuzenean izango ditugu ikusgai Gaztea atarian.
Milow. Argazkia: Universal
Milow musikari belgikarra izango da hurrengo "Gaztea Live" saioaren ardatza. Kantariak BIlboko Kafe Antzokian emango du kontzertua igandean eta emanaldi hori zuzen-zuzenean ziango dugu ikusgai eitb.com-eko&' || 'nbsp;Gaztea atarian.
50 cent, Justin Timberlake eta Timbalanden "Ayo Technology" abestiari egindako moldaketarekin ezaguna Milow mundu osoan. Aurretik beste bi disko bazituen ere, 2009an kaleratu zuen Milow lanarekin heldu da herrialde guztietara eta milioi bat aletik gora saldu du.
Gero eta oihartzun handiagoa daukan musikari belgikarraren kontzertua hurrengo igandean izango dugu ikusgai 21:00etatik aurrera.
Ezin duzu galdu!