O'Funk'illo, "B Aldea"n

Gainera Mr & Mrs bikote britainiarrarekin ere hitz egingo dugu 21:00etatik 22:00etara.
O'Funk'illo taldea. Argazkia: Myspace.com/ofunkillo

Bi gonbidatu berezi izango ditu gaurko "B Aldea" saioak. Batetik, O''Funk''illo talde andaluziarrarekin hitz egingo dute, Euskal Herrira iritsi aurretik. Ostiralean Atarrabiako Totemen arituko dira zuzenean eta larunbatean, berriz, RockStar aretoa astinduko dute euren funk doinuez. Aurretik ordea, "B Alde"ra igaroko da Sevillako taldea.

Bestalde, Mr &' || 'amp; Mrs bikote britainiarrak bi kontzertu ditu hitzartuta gurean estreinako diskoa aurkezteko: martxoaren 28an Bilboko Euskaldunan eta martxoaren 5ean Gasteizko Artiumen. Eurekin hitz egingo dugu eta taldearen musika hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Gaueko 21:00etatik 22:00etara, zatoz "B Alde"ra!