Dinero eta The Duke And The King, osteguneko "B Alde"ra
Dinero taldea izango da osteguneko "B Aldea" saioko protagonista. Alacant eta Euskal Herria batzen dituen taldeak hiru kide ditu: Sean Marholm, Rubi Giménez eta Ekain Elorza. Ekain ezaguna da gure artean, besteak beste,&' || 'nbsp; Seiurte eta Cobra taldeetako bateria delako. Oraingoan, Dinero taldeari buruz hitz egingo dugu berekin. Asteburu honetan Berrizen emango duten kontzertuari eta taldearen ibilbideari buruz hitz egingo dugu Dinero talde Ekainekin, 21:00etatik 22:00etara bitartean.
Gainera, asteburu honetan Donostikluba zirkuituko kontzertu berria izango da. Lugaritz kultur etxean The Duke And The King talde amerikarra arituko da zuzenean eta guk taldeko kide batekin hitz egiteko auekra izango dugu ostegun gauean.
Gainera, eguneko musika albiste garrantzitsuenen errepasoa egingo dugu Xabier Doncelekin eta AInhoa Urretabizkaiarekin, musikarik onenaz lagunduta.
Gaueko 21:00etatik 22:00etara, zatoz "B Alde"ra!