La Habitacion Roja taldearekin hitz egingo dugu gaur "B Aldea"n

Talde valentziarrak larunbatean kontzertua emango du Bilboko Kafe Antzokian eta taldekideekin hitz egingo dugu gaur nolako kontzertua emango duten kontatzeko. 21:00etatik 22:00etara, entzun "B Aldea"!
La Habitacion Roja laukote valentziarra. Argazkia: Mushroom Pilow
La Habitacion Roja laukote valentziarra. Argazkia: Mushroom Pilow

La Habitacion Roja talde valentziarrarekin hitz egingo dugu gaurko&' || 'nbsp;"B Aldea" saioan. La Elianako laukotea Bilboko Kafe Antzokian arituko da zuzenean larunbat honetan, hilak 20, 22:00etatik aurrera. De Pedro, Jairo Zavala madrildarraren bakarkako proiektuak egingo ditu, gainera, kontzertuaren atarikoak. Laukote valentziarreko kideekin hitz egingo dugu telefonoz gaurko 21:00etatik 22:00etara, emanaldiari buruzko xehetasunak eman diezazkiguten.

La Habitacion Roja taldeko kideekin izango dugun solasaldiaz gain, eguneko musika albiste garrantzitsuenen errepasoa egingo dugu Ainhoa Urretabizkaiarekin eta Xabier Doncelekin batera.

Gaur gauean, zatoz "B&' || 'nbsp;Alde"ra!