Petti eta Barrence Whitfield, astelehenean "B Aldea"n

Musikari beratarra eta estatubatuarra Barrence Whitfield eta Petti & the Bloodyhotsak diskoa osatzeko elkartu ziren. Orain, Gazteako estudioetara etorriko dira diskoko kantuak zuzenean aurkeztera.
null
Petti eta Barrence Whitfield. Argazkia: Gaztelupeko Hotsak

Bera eta Boston batu ditu musikak. Petti eta Barrence Whitfield musikariek Barrence Whitfield eta Petti &' || 'amp; the Bloodyhotsak diskoa kaleratu zuten abenduan Gazteluko Hotsak diskoetxearekin. Udan elkartu ziren biak eta Katarain estudioetan sartu ziren Jonan Ordorika teknikariarekin. Euren alboan, Joseba Irazoki (gitarra), Guantxe (danborrak) eta Beñat (baxua) musikariak izan ziren. Eta kitto, ez zuten gehiago behar izan disko berezi hori osatzeko. Oraingoan, Gazteako estudioetara etorriko dira bi musikariak lan berriko kantuak zuzenean aurkeztera eta kolaborazio horri buruz hitz egitera. Astelehenean dugu eurekin hitzordua: 21:00etatik 22:00etara, "B Aldea"n.

Gainera, eguneko musika albiste garrantzitsuenen errepasoa egingo dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.

Zatoz "B&' || 'nbsp;Alde"ra!