Anni B Sweet, asteazkeneko "B Aldea"n
Ostegunean, berriz, Pen Cap Chew talde andaluziarra izango dugu. Gaueko 21:00eattik 22:00etara, ez galdu "B Aldea".
Anni B Sweet
Anni B Sweet eta Pep Cap Crew taldea izango ditugu datozen egunetan Gaztea Irratiko "B Aldea" saioan.
Gaur, asteazkena, Anni B Sweet igaroko da "B Alde"ra. Ana Lopez malagarrak Xabier Doncelekin eta AInhoa Urretabizkaiarekin hitz egingo du ostiralean Bilbon emango duen kontzertua aitzakia gisa hartuta.
Ostegunean, berriz, Pen Cap Chew talde andaluziararekin hitz egingo dugu. Andaluziako Rock Lehiaketako irabazlea da talde sevillarra eta larunbatean Bilboko Azkena aretoan joko dute.
Elkarrizketez gain, eguneko musika albiste garrantzitsuenen errepasoa egingo dugu, musikarik onenaz zipriztinduta.
Gaueko 21:00etatik 22:00etara, zatoz "B Alde"ra.