“Linbo”ren azken atala: Olatz Salvadorren musika taberna irekitzeko, euskal twerka eta Antton Telleriaren txaranga festari bukaera emateko
“Linbo”k denboraldia agurtu du, Olatz Salvador eta Antton Telleria gonbidatuen konpainian. Lehenengoarekin azken aldiez aritu dira, eta datu bitxia kontatu dio musikariak Aitziber Gradosi: bere kantak tabernako azken abestiak izaten dira (itxi aurrekoak), eta berari gertatu zaio, behin baino gehiagotan.
Elkarrizketa bukatuta, Ander Malbadi batu zaie. Kontzertu amaieretan “beste bat” eskatu beharrean “besta bat” oihukatzen hasi nahi du saioko kolaboratzaileak, eta Donostiako edozein festako ezinbestekoen kita ekarri dugu: izozkia eta su artifizialak. Gainera, herrietako jaiez aritu dira eta Mabaldik Linboko jaiei hasiera eman die, Hernaniko Buruhandien konpainian.
Maria Blancoren tartean, parrandan atera aurretik prestatu behar dugun poltsa erakutsi du: Euskadiko txapela, hortzetako eskubila eta haria, ura, kondoiak, konpresak, jokoak… Bukatzeko, sekulako twerk emanaldia eskaini du, Anerk taldeko kideekin.
Antton Telleria izan da saioko bigarren gonbidatua. New Yorkera egin berri duen bidaiaz aritu da, baita bertako komedia eszenaz ere. New Yorken egonda ere, eman diote Linboko jaien berri, eta tanborra ekarri du saiora. Baina ez da bakarrik etorri: Jainekin txarangako kideak ekarri ditu platora. Bertan gelditu dira denak, txarangarekin bizi izan dituzten une bitxienen errepasoa egiteko.