Malen Altuna elkarrizketatu rolean eta Kilikiren amaren telebistarako saltoa, ‘Linbo’n

“Iltze 1” abestia zuzenean kantatu du nafar artistak. Gainera, Malen Altunak erreportari gisa bizi izan dituen unerik bitxienak kontatu dizkigu.
Linbo Kiliki Flako

Kiliki izan da aste honetako “Linbo” saioko lehen gonbidatua. Chill Mafiaren bukaeraz eta bakarka atera berri duen Iltze 1 diskoaz aritu da Aitziber Gradosekin.

Flako ere gonbidatu dute saioko sofara, saioko kolaboratzaileak Kilikiren amari egindako elkarrizketa erakusteko. Musikariaren amak semea Chill Mafian sartu zeneko garaiak oroitu ditu, Twitterreko eztabaidez eta Kilikiren musikarekiko zaletasuna umetatik datorrela kontatu dio Flakori. Bukatzeko “Iltze 1” kantatu du Kilikik, zuzenean.

Malen Altuna izan da saioko bigarren gonbidatua. “Benetan Zabiz?” podcastean elkarrizketatzaile lanetan aritzen da, Aitziber Gradosekin batera, eta rola aldatuta etorri da “Linbo”ra.

Erreportari moduan bizi izan dituen une bitxienez aritu da Altuna, eta ETBko reality show bateko aurkezlea izan nahiko lukeela aitortu du. Bukatzeko, Aitziber “Linbo”ko besaulkian ezarri eta aurkezle lanetan aritu da Malen.