Aner Peritz eta Aissa Intxaustiren ametsetako hiletak eta HOFEren armairua, “Linbo”ren zazpigarren atalean
Aner Peritz eta Aissa Intxausti bertsolariak eta HOFE musikaria hartu dituzte “Linbo” saioko zazpigarren atalean.
Bertsolariak eta lagun minak dira Aner Peritz eta Aissa Intxausti. “Linbo”n jakin dugunez, oso ondo ezagutzen dute elkar, hiltzen direnean besteak egin behar duena jakiteraino: Aissak hileta epikoa nahi du Lekeitioko plazan, eta Anerrek lagunek afari bat antolatu eta bere gorputzeko atalak jatea.
Lehen elkarrizketaren atzetik etorri da Danel Galdaera kolaboratzailea, Wolfgang Amadeus Mozarten paperean. Sortu berri duen euskarazko abestia aurkeztu dio Aitziber Gradosi.
HOFE artista izan da gaueko bigarren gonbidatu berezia. Saltzeko ezer ez duela argi utzi ostean, datozen proiektuez aritu da musikaria: laster abiatuko du udako bira eta Fermin Muguruzaren Iruñeko azken kontzertuan egongo da. Musikaz gain, modaz ere aritu da HOFE. Bere outfit gustukoena zein den kontatu digu: txandala eta 7-9 urte neurriko kamiseta. Bukatzeko, Shin Chaneko pertsonai gustukoenez aritu dira Aitziber eta HOFE.
Maialen Sorzabalbere kolaboratzailearekin itxi dute saioa. Itoginen zale amorratua da eta “Linbo”ko platokoak konpontzeko kita eraman dio Aitziberri. Elkarrekin, Gazteszenako txoko ilunenetan murgildu dira.