Kilimak taldeak irabazi du Entzulearen GazteBizHitza Saria!

2.500 euro ez ezik, final handirako txartela ere lortu du talde gipuzkoarrak. Guztira, 2.857 boto jaso ditu; bigarren geratu da Lamiak 2.430 botorekin, eta hirugarren, Deñe bakarlaria, 2.055ekin.
Kilimak
Kilimak

Kilimak taldea izan da nagusi 29. Maketa Lehiaketaren Entzulearen GazteBizHitza Saria erabakitzeko bozketan, 2.857 boto lortuta. Beraz, 2.500 euro eta final handian parte hartzeko txartela irabazi ditu talde gipuzkoarrak, epaimahaiak datorren astean iragarriko dituen beste hiru talde edo bakarlarirekin batera.

Bigarren geratu da Lamiak (2.430 boto) eta hirugarren Deñe bakarlaria (2.055). Azken unera arte pil-pilean egon da lehen bi sailkatuen arteko bozketa.

Gainerako finalistak honela sailkatu dira:

4. Supercremalleras

5. Pleura

6. Okher

7. Ibil Bedi

8. Mila Modu

9. Marban

10. Jarel Babel

11. Kohatu

12. 4 Villains

13. Petra

14. Ellas

15. Klermoon

16. Lemy River

17. Raitx

18. Foehn

19. Hoax Attack

Eskerrik asko parte hartu eta bozkatu duzuen guztioi! 10.000 boto baino gehiago jaso ditugu, eta Maketa Lehiaketaren webguneak 20.000 erailtzaile bakar eta 90.000 orrialde ikusi izan ditu.

Finalistak eta finala

Epaimahaiak datorren astean emango du final handira sailkatu diren beste hiru talde edo bakarlarien berri.

Koronabirusak eragindako krisia dela-eta finala atzeratu den arren, laster emango dizuegu horren inguruko informazio gehiago.