Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila
Gazteako Maketa Lehiaketak hgeita zazpi urteko ibilbide luzea darama bizkarrean. 1991n egin genuen lehendabiziko edizioa, Gaztea Irratia sortu eta urtebetera. Ordutik hona, baina, izan du aldaketaren bat edo beste. Gaur egun, adibidez, bi talde edo bakarlari saritu ohi dituzte; duela 27 urte, berriz, talde bakarrak lortu zuen saria.
EH Sukarra eibartarrak izan ziren, hain zuzen, Maketa Lehiaketaren podiuma estreinakoz zapaldu zutenak. Hurrengo urtean, Sorotan Belek jaso zuen lekukoa, eta gerora iritsi zen PLT eta Zea Mays taldeen maketen arrakasta, 1995ean eta 1997an, hurrenez hurren.
Esan bezala, hasiera batean Epaimahaiaren Saria soilik banatzen genuen, baina urteen joan-etorrian entzuleen ahotsak ere hartu zuen lekua aipatu lehiaketan. Hala, 1995ean eman genuen aurrenekoz bigarren sari hori, eta Latzen izan zen garaile orduan. Urtebete geroago, 1996an, alegia, Berri Txarrak izan zen entzuleen babesa lortu zuena.
Oro har, agertokian oihartzun handia izan duten taldeak nagusitu dira 27 urteotako lehiaketetan. Mintzagai ditugunak ez ezik, besteak beste, El Columpio Asesino, Seiurte, Kerobia, Lain, Enkore, Belako eta Skasti dira epaimahaikideek azken urteotan begi onez jo dituzten taldeak.
Horri esker, oholtza gainean indartsu eta arrakastatsu aritzeko aukera izan dute harrezkero, bai Epaimahaiaren Saria eskuratu dutenek bai Entzuleen Saria lortu dutenek. Horiexen artean, aipatzeko modukoak dira, halaber, Split 77, Delorean, Kauta eta Kometa.
27 urteotako irabazleak, urtez urte
Epaimahaiaren Saria:
1991, EH Sukarra
1992, Sorotan Bele
1993, Psicosis / Hor Konpon
1994, 6 Nemen 9
1995, PLT
1996, Fundiziyue
1997, Zea Mays
1998, Noraezean
1999, Kafha
2000, El Columpio Asesino
2001, All Fools Day
2002, Seiurte
2003, Kerobia
2004, Kristina Solano
2005, Khous
2006, Karelean
2007, Dynamo
2008, Lain
2009
2010, Zain
2011, Enkore
2012, Belako
2013, Skasti
2014, Smoke Idols
2015, Nazca
2016, Dekot
2017, Empty Files
Entzuleen Saria:
1995, Latzen
1996, Berri Txarrak
1997, Pano's Flat, Atxantatu, Debekatua
1998, Feeling Good, Splitt 77, Txarkey, Behin betiko
1999
2000, Hira, Anger, Offset
2001, 2D1, Conflict Noise, Hi! Satelite
2002, Biok, Ehiztari Beltza, Delorean
2003, Kauta, Zer, Keike
2004, Pog Mo Thon, Muted, Neu
2005, Nuke, Milkshake, Itaka
2006, Bisai
2007, Noisex
2008, Averno
2009
2010, Lorebeltz
2011, Larregi
2012, Ebony Rose
2013, Skasti
2014, Kometa
2015, Stai Zito
2016, Katez
2017, Passepartout