Gaur amaitzen da Maketa Lehiaketako bozketa fasea

Gaur amaitzen da bozketa fasea, eta Passepartout taldea dago sailkapenaren gailurrean. Bihar ezagutuko dira 2017ko Maketa Lehiaketako bost finalistak.
PASSA

Gaur da azken eguna Maketa Lehiaketako bozketa fasean botoa emateko.

Sailkapena ez da asko aldatu atzotik. Gaur, 10:15ean, Passepartout talde azkoitiarra zegoen sailkapenaren gailurrean, 1.532 botorekin, eta Huts taldeak jarraitzen du bigarren, 1.222 botorekin.

Hirugarren eta laugarren postuak ere, ez dira aldatu. Marban taldeak hirugarren postuari eutsi dio, 732 botorekin, eta Sardeska taldea du atzetik, 586 botorekin.

Apirilaren 27ko finalean lehiatuko diren bost taldeak bihar ezagutuko ditugu. Sailkapeneko lehen bi postuetan geratzen diren bi talde eta epaimahaiak aukeratutako hiru talde izango dira azken bost finalistak.

Beraz, bihar arte itxaron beharko da finalisten izenak ezagutzeko. Bitartean, segi botoa ematen, zure gustuko taldeak zure laguntza behar baitu!